Niri buruz

Pixka bat aurkezteko erabiliko dut gune hau...

Baztan bailaran sortu eta tarteka bizi den neska bat naiz.

Ttikitatik, baso, animali eta mendiz inguratuta sortuta izan naiz... Ingurune honetan sortu izanak, naturarekiko interesa sortu izan dit, eta hau dena helarazteko asmotan, nire ikasketak nora bideratu argi eduki nuen gaztetatik. Horregatik ikasi nuen natur ingurunean gidatzeko erdi eta goi maila.

Urte aunitzetan kayak, eskalada, eski, edo bizikletako monitore izan ondotik mendi ertaineko gidaria izateko titulua atera nuen, eta naturarekiko interesa dela eta, ingurumen hezitzailea izateko formakuntza ere jaso nuen.

Mendiak nola dentiarazten didan helarazten saiatzen naiz. Sentitzeko mila modu daude, baina beti hobe jakintzaz eta errespetuz egiten badugu.

Pertsonalki, esklaada eta mendi eskia pila bat maite ditut... Honek eta lan arloak, pirineotatik hurbil mantendu izan didate beti. Denboraldi batzuk bertan bizitzen pasatzeaz gain.